LibreOffice 7.3 laguntza
Erabilgarri dauden zenbait osagarriren funtzioen zerrenda eta deskribapenak aurkituko dituzu hemen.
Bestalde, LibreOffice Calc-eko osagarrien interfazeari buruzko azalpena ere aurkituko duzu laguntza honetan. Horrez gain, funtzio nagusiak eta beraien parametroak ere azaltzen dira Shared LibraryLibreOffice Calc add-in DLLren laguntzan.
LibreOffice Calc-eko osagarrien interfazearen adibideak aurkituko dituzu LibreOffice suitean.
Analisi-funtzioak. Lehen zatia
Analisi-funtzioak. Bigarren zatia
Adierazitako datako hilabeteak zenbat egun dituen kalkulatzen du.
DAYSINMONTH(data)
Data: Kontsultatu nahi den urteko hilabete jakin bateko edozein data. Dataren parametroak baliozko data bat izan behar du LibreOffice(r)en ezarpen lokalen arabera.
=DAYSINMONTH(A1) funtzioak 29 egun emango du, A1 gelaxkak 68/02/17 badauka, hau da, 1968ko otsaileko baliozko data bat.
Adierazitako datako urteak zenbat egun dituen kalkulatzen du.
DAYSINYEAR(data)
Data: urte horretako edozein data. Dataren parametroak baliozko data bat izan behar du LibreOffice(r)en ezarpen lokalen arabera.
=DAYSINYEAR(A1) funtzioak 366 egun ematen du, A1 gelaxkak 68/02/29 data badauka, hau da, 1968 urteko baliozko data bat.
Urte bat bisurtea den zehazten du. Hala bada, funtzioak 1 (TRUE) balioa emango du; ez bada, 0 (FALSE) emango du.
ISLEAPYEAR(Data)
Data: Sartutako data bisurte bati dagokion edo ez zehazten du. 'Data' parametroak baliozko data bat izan behar du.
=ISLEAPYEAR(A1) funtzioak 1 emango du, A1 gelaxkak 68/02/29 data baldin badauka, hau da, 1968ko otsailaren 29a, baliozko data zure ezarpen lokalaren arabera.
=ISLEAPYEAR(DATE(1968;2;29)) edo =ISLEAPYEAR("1968-02-29") ere erabili daiteke, data-katea ISO 8601 notazioan emanda.
Ez erabili inoiz ISLEAPYEAR(2/29/68), lehendabizi 2 zati 29 zati 68 eragiketa kalkulatuko bailuke, eta ondoren emaitz horri ISLEAPYEAR funtzioa aplikatuz kalkulua egingo luke, zenbaki txiki hori hartuta serieko data-zenbaki gisa.
Bi dataren artean zenbat hilabete dauden kalkulatzen du.
MONTHS(hasiera-data, amaiera-data, mota)
Datuak_1: lehen datu multzoa da.
Datuak_2: bigarren datu multzoa da.
Mota: diferentzia mota kalkulatzen du. Balio posibleak: 0 (tartea) eta 1 (egutegiko hilabeteak).
Karaktere-kate bat zifratzen du karaktereak 13 toki aldatuz alfabetoan. Z letraren ondoren, berriro hasten da alfabetoa (errotazioa). Emaitza gisa lortutako kodeari berriro zifratzeko funtzioa aplikatzen badiozu, testua deszifratu egin dezakezu.
ROT13(testua)
Testua: Sartu zifratu nahi duzun karaktere-katea. ROT13(ROT13(testua)) funtzioak kodea deszifratzen du.
=ROT13("Gur Qbphzrag Sbhaqngvba jnf sbhaqrq va Frcgrzore 2010.") funtzioak "The Document Foundation was founded in September 2010." katea itzuliko du. Ikusi nola zuriuneek, digituek eta puntuek ez duten ROT13 funtzioaren eraginik jasaten.
Begiratu ROT13 wiki-orria funtzio horri buruzko xehetasun gehiago jasotzeko.
Bi dataren artean zenbat aste dauden kalkulatzen du.
WEEKS(hasiera-data, amaiera-data, mota)
Datuak_1: lehen datu multzoa da.
Datuak_2: bigarren datu multzoa da.
Mota: diferentzia mota kalkulatzen du. Balio posibleak: 0 (tartea) eta 1 (aste kopurua).
Data horren urteko aste kopurua kalkulatzen du. Aste kopurua honela definitzen da: bi urte harrapatzen dituen astea bada, aste horretako egun gehienak gertatzen diren urteari gehitzen zaio astea.
WEEKSINYEAR(data)
Data: urte horretako edozein data. Dataren parametroak baliozko data bat izan behar du LibreOffice(r)en ezarpen lokalen arabera.
WEEKSINYEAR(A1) funtzioak 53 ematen du, A1 gelaxkak 70/02/17 data badauka, hau da, 1970 urteko baliozko data bat.
Bi dataren artean zenbat urte dauden kalkulatzen du.
YEARS(hasiera-data, amaiera-data, mota)
Datuak_1: lehen datu multzoa da.
Datuak_2: bigarren datu multzoa da.
Mota: diferentzia mota kalkulatzen du. Balio posibleak: 0 (tartea) eta 1 (egutegiko urteak).
Osagarriak LibreOffice APIaren bidez ere inplementa daitezke.