LibreOffice 7.1 laguntza
Zenbaki multzo baten kenketa egiten du eta emaitza biribiltze-errore txikiak ezabatu gabe ematen du.
RAWSUBTRACT(Kenkizuna; Kentzailea 1[; Kentzailea 2][; … ;[ Kentzailea 254]])
Kenkizuna: Zenbaki bat duen gelaxka baten erreferentzia edo zenbaki bat.
Kentzailea 1[; Kentzailea 2][; ... ;[ Kentzailea 254]]: Zenbakiak dituzten gelaxken erreferentziak edo zenbakiak dira.
Funtzioa gutxienez bi parametrorekin deitu behar da.
=RAWSUBTRACT(0.987654321098765, 0.9876543210987) funtzioak 6,53921361504217E-14 itzultzen du.
=RAWSUBTRACT(0,987654321098765) funtzioak Err:511 (aldagaia falta da) itzultzen du RAWSUBTRACT funtzioak gutxienez bi zenbaki behar dituelako.